Amurrio izango dugu ardatz ostegun honetako Azalera podcastean, bertako Udaleko Ixone Saratxaga Ibarretxe zinegotzia izango baitugu gonbidatu.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Gaur (abenduak 15) itxiko da horretarako tartea, 21:00etan.
Horrez gain, Amurrio Trail Taldeko kideak ere bertaratuko dira saiora, abenduaren 24rako prestatu duten Babioko igoera solidarioari buruz mintzatzeko.