Araba Euskaraz sustatzeko kamiseta baliatzen du Zaraobe Saskibaloi Taldeak Bizkaian eta Gipuzkoan jokatzen duenenean

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 17a

Arrasateko Ointxe taldearen kontra jokatutako partidan egindako argazkia.

Kirol taldeak bere herrian izango den ospakizunaren berri eman nahi du horrela.

Zaraobe Saskibaloi Taldeak entrenatzeko kamiseta bereziak sortu ditu Araba Euskaraz jaiari zabalpena emateko. Izan ere, aurten Amurrioko Aresketa Ikastolak antolatuko du ospakizuna eta kirol klubak zabalpena eman nahi dio.

Horretarako senior taldeari eta gazte taldeari egin dizkie entrenatzeko kamiseta bereziak, Araba Euskaraz herrian izango dela iragartzeko. Pankarta ere eraman zuten asteburuan Arrasatera.

Zuzendaritzak aipatu du bi talde horiei egin dizkiela propio biek jokatzen dutelako Arabatik kanpo. Seniorrek maila nazionaleko bigarren kategoria gorenera igo ziren aurreko denboraldian eta gazteek Bizkaian eta Gipuzkoan lehiatzen dira.

Gabonetako torneoa eta jarraitzaile figura

Horrez gain, klubak erronka jendetsua izango du Eguberritan. Urtero bezala Gabonetako Torneoa antolatuko du abenduaren 26tik 30era bitartean. Guztira 21 talde erakarriko dituzte, 300 jokalari baino gehiago bilduta eta goizetik gauera arte Bañueta Kiroldegia hartuko dute lagunarteko partidek.

Zaraobe STk gogoratu du torneoan zozketak egingo dituztela eta horietan parte hartzeko klubeko jarraitzaile egiteko aukera dago, 10 euroren truke.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide