Arratsaldeko seietan abiatu dute Babio Non-stop Igoera. Dozenaka lagun animatu dira lehen txandan parte hartzera. Adarren doinuarekin atera dira plazatik. Amurrio Trail Taldeko kideek hitzartze laburra egin dute sarreran, eta ApAfAi elkarteko ordezkari batek ere hitz egin du, elkarte horretara bideratuko baitute aurtengo edizioan biltzen duten diru guztia.
Ohiko dinamika jarraituko dute aurten ere. Irteera bat egingo dute orduro plazatik mendi tontorrera, goizeko hamarrak arte. Orduan egingo dute azken igoera, Montes Solidarios eta Ezina Ekinez Egina elkarteekin batera. Olentzero izango dute gailurrean zain, eta plazara itzultzean txokolatada eta txistorrada eskainiko dituzte.