Amurrioko San Anton Azokan izena emateko epea ireki dute, Aiala Sindrome X Fragil elkartearen alde

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 26a

Iazko azokan hartutako irudia. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 18an izango da elkartasun ekitaldia eta Ezina Ekinez Egina elkarteak ere toki berezia izango du, txosna jarriko baitu.

San Antonen Lagunen Kofradia lanean ari da jadanik hurrengo urtarrilaren 18ko elkartasun azoka ondo atera dadin. 2026an babesa jasoko duen elkartea Aiala Sindrome X Fragil izango da. Hain zuzen, sindrome horrek autismoa eta ezgaitasun psikologikoa sortzen du arrazoi genetikoen ondorioz eta elkarteak zentratzen du bere jarduera gaixotasun hori bistaratzen eta pairatzen dutenak laguntzen.

Euren ekintzak babesteko, kofradiak ohiko enkantea egingo du eta horretarako herritarrek eta enpresek emandako dohaintzak baliatuko dituzte. Ekarpena egin nahi dutenek Fronton Tabernan utz ditzakete produktuak.

Azokan parte hartzeko epea irekirik

San Anton Azokan parte hartzeko interesa dutenak hemen sar daitezke edo Amurrioko Udaletxean kudeatu dezakete. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 10 izango da (dokumentazioa hemen topatu daiteke).

Ohi bezala, egun honetan azoka zabala eta askotarikoa antolatuko dute baserriko produktuekin, kontserbekin, zuhaitz eta landareekin eta abarrekin. Zuzeneko ekoizlea dela egiaztatzen duen edonork parte hartu ahal izango du, eta harreman zuzena izan beharko du landa-munduarekin. Lanpostu librerik geratzen bada, elikagaietako, artisautzako eta lehen sektoreko produktuak birsaltzea onartuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide