Ez dute erronka makala izan Babio Non-stop igoera solidarioan parte hartu duten kideek. Atzo arratsaldean abiatu zuten ekimena, euri eta laino artean. Horrek eragina izan du gaur goizeko igoerak izan duen harreran, baina Amurrio Trail Taldeko kideek nabarmendu dute gauean zehar eginiko igoera guztietan egon dela jendea. Eguerdiko hamabiak aldera iritsi dira Ezina Ekinez Egina eta Montes Solidarios elkarteko kideak mendi tontorrera, eta Olentzerok egin die harrera bertan, talde argazkia egin baino lehen.