Amurrioko Nazioarteko Krosa korrikalari mota ororentzako hitzordua bilakatu da

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 28a

Nazioarteko atletek erakarri dute hedabideen eta publikoaren arreta, baina ume zein heldu ugari, zaletuak gehienak, batu dira lasterketara. Eskualdeko lau kirolari igo dira podiumera eta guztiak izan dira emakumezkoak: Naia Lasso, Haizea Solaun, Esti Arteta eta Uxue Abasolo.

Eguraldi eta giro bikaina gailendu da gaur Amurrioko Nazioarteko Krosean. Ez da lehenengo aldia Oinkariak taldeak antolatzen duen lasterketak nazioarteko izaera duela eta EITBko zein hainbat hedabidetako kamarak ez dira falta izan.

Edonola ere, kirolariak, laguntzaileak eta herritarrak izan dira probari gatza eta piperra jarri dizkiotenak. Ehunka lagun elkartu dira adiskidetasun edo familia giroan gozatzeko, parte hartzen edo animoak ematen.

Kategoria absolutuei dagokienez, Younes Kniya izan da aurten ere irabazle, iaz bezala. Hori bai, garaipena estuagoa izan da. Emakumezkoei dagokienez, Dorcus Chepkwemoik sekulako erritmoa ezarri du eta irabaztea lortu du horrela. Iazko onena, Majida Maayouz, zazpigarrena izan da aurten.

Eskualdeko kirolarien kasuan Esti Arteta Master onena izan da lasterketa herrikoian, Naia Laso eta Haizea Solaun bigarren eta hirugarren izan dira 23 urtetik azpikoen txandan eta Uxue Abasolok proba egokituko zilarrezko domina eskuratu du.

Edonola ere, Aiaraldeko beste kirolari askok emaitza positiboak lortu dituzte, diziplina herrikoian bereziki. Sailkapen guztiak hemen kontsulta daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide