Aurten ere Mendiko Lagunak Mendi Taldeko bazkide guztiengana zuzentzen gara urtero egiten dugun BATZAR OROKORRAREN deialdia luzatzeko asmoz.
Batzarra Urtarrilaren 22an (osteguna) burutuko da, Mendiko Lagunak taldearen egoitzan, lehengo deialdia 19:00etan izanik, eta bigarren deialdia 19:15etan.
Batzar honetan landuko diren gaien ordena hurrengoa izango da:
1. Aurreko batzarraren aktaren irakurketa eta onarpena.
2. 2025. urteko balantze ekonomikoa.
3. 2025. urteko irteera eta jardueren balorazioa.
4. 2026. urterako egutegiaren aurkezpena.
5. Norberak lekarkeena.
Honekin batera, gonbidapena luzatzen dizuegu aurten Mendiko Lagunak taldeak burutuko dituen ekintza guztietan parte hartzera edo laguntzera. Horrez gain gogoratzen dizuegu irekita gaudela proposamen berriei, beraz beldurrik gabe hurbil zaitezte gure egoitzara proposamenak ekartzera.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.