Ameriketako Estatu Batuetako armadak Venezuelaren aurkako eraso militarra jo zuen iragan urtarrilaren 3an, eta Nicolas Maduro presidentea bahitu.
Azken egunetan Euskal Herriko hamaika txokotan egin bezala, gertaera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Amurrioko Juan Urrutia Plazan. Dozenaka lagun elkartu ziren "eraso inperialista" salatu eta Venezuelako herriari elkartasuna adierazteko.