Aiaraldeko GKSk motorrak berotzeari ekin dio datorren urtarrilaren 31an Bilbon eta Iruñan egingo diren mobilizazioei begira. Deialdi horiek aurkezteko jardunaldiak antolatu zituen Mugimendu Sozialistaren baita lerratutako gazte antolakundeak ostiralean Amurrion, eta dozenaka lagun bertaratu ziren. Kultur Etxean egin zuten hitzaldia lehenbizi, eta Biderdi tabernara mugitu ziren gero, futbolin txapelketa eta kontzertuak antolatu baitzituzten bertan. Blesz (48280) eta Buru Arinen rap doinuek bete zuten taberna.
Urtero antolatzen ditu Gazte Koordinadora Sozialistak mobilizazioak Bilbon eta Iruñan. Aurten "faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" zabaldu dute deialdia.
Argazkiak: Aiaraldeko GKS