Txokogorriren 40 urteurrena "memoria eta ospakizun ariketa kolektibo" bilakatuko dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko urtarrilaren 13a

Txokogorriren 40 urteurrena  2 1768298085556
Txokogorriren 40 urteurrena  1 1768298074729
Txokogorriren 40 urteurrena  3 1768298093617
Txokogorriren 40 urteurrena  4 1768298102818
Txokogorriren 40 urteurrena  6 1768298129994
Txokogorriren 40 urteurrena  7 1768298138625
Txokogorriren 40 urteurrena  8 1768298151884
Txokogorriren 40 urteurrena  9 1768298168318
Txokogorriren 40 urteurrena  10 1768298190045
Txokogorriren 40 urteurrena  11 1768298203631
Txokogorriren 40 urteurrena  12 1768298215607
Txokogorriren 40 urteurrena  13 1768298224196
Txokogorriren 40 urteurrena  14 1768298235367
Txokogorriren 40 urteurrena  15 1768298250370

Amurrioko Txokogorri tabernak 40 urte beteko ditu aurten. "Memoria eta ospakizun" dinamika abiatu dute lau hamarkadetako ibilbidea goratzeko. Iragan ostiralean egin zuten egitasmoaren aurkezpena.

40 urte beteko dira aurtengo apirilean Amurrioko Txokogorri herriko tabernak ateak zabaldu zituela. Efemeridea ospatzeko urte osoko dinamika jarri dute abian. Iragan ostiralean (urtarrilak 9) egin zuten egitasmoaren aurkezpena, mokadu eta topa batekin lagunduta. 

Txokogorriko 40. urteurreneko ospakizunak borobiltzeko eguna, apirilaren 25a izango da

Lau hamarkadetako ibilbidea goratzeko dinamika "memoria eta ospakizun ariketa kolektiboa" izatea dute xede. Auzolana ardatz, dozenaka ekintza prestatu dituzte datozen hilabeteetarako. Esaterako, Txokogorriren eta Amurrioko Ezker Abertzalearen historia birpasatuko duen podcast saioa eskainiko dute tabernatik zuzenean. Hori bakarrik ez; bakarrizketak, pegatina erakusketak edota musika emanaldiak ere antolatuko dituzte. Gainera, azken urteetan Txokogorriko egutegian "ezinbesteko" bilakatutako ekintzak ere gehituko zaizkio urteurreneko programazioari; hala nola, Sagardo Eguna.

Urteurren ospakizuna borobiltzeko eguna, ordea, apirilaren 25a izango da. Oraindik asko aurreratu ez badute ere, larunbat horretan egun osoko egitaraua antolatuko dute Amurrion, eta "data gordetzeko" eskaria egin diote Txokogorriko komunitatea osatzen duten guztiei.

Buzoi gorria

"Auzolanean" eraikitako urteurrena izatea da Txokogorriko kideen nahia, eta iragan ostiralean abiatutako dinamika "bizia" izango dela azpimarratu dute. Horretarako tresnak ere jarri dituzte eskura. Buzoi gorri bat jarri dute Txokogorriko sarreran, bi helbururekin. Batetik, "40 urteko historia kolektiboaren anekdotak, argazkiak eta bestelakoak" jasotzeko. Bestetik, urteurren dinamikarako proposamen eta ideiak biltzeko. Ekarpen oro "ongi etorria" izango dela azpimarratu dute.

Garagardo kluba

Urteurren ekintzetatik aparte, egitasmo berri gehiagorekin abiatu du 2026a Txokogorri tabernak. Abenduan Birra Gorri kluba jarri zuten martxan, Txokogorriko garagardo kluba.

Aspaldian garagagardoen inguruan burututako ekimen desberdinetatik sortutako giroak bultzatuta eman dute kluba garatzeko urratsa. "Garagardozaleen elkargunea" izateko asmoz sortu dute Birra Gorri; "garagardoen mundua hurbilago ikusteko eta ezagutzeko, garagardo ezberdinak dastatzeko aukerarekin".

Klubeko kideek, hilabeteko 10 euroko kuotaren truk, garagardo bereziak dastatzeko, eskaintza desberdinetan parte hartzeko edota bestelako ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. Izena eman nahi duen orok Txokogorriko barran aurkituko du klubeko inskripzio orria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide