Igandeko San Anton azoka indartzeko, larunbata ere ekintzaz gainezka egongo da

Aitor Aspuru Saez 2026ko urtarrilaren 15a

Elkartasun enkantearen irudia. / Aiaraldea.eus

Kultura, kirol eta parranda eskaintza prestatu dute larunbaterako, igandeko azoka, enkante eta putxera lehiaketari bultzada emateko.

San Antonen Lagunak elkarteak ohiko elkartasun enkantea egingo du igandean, baina ekimen hori indartzeko, asteburu osoa hartuko du. Larunbatean hasiko dira ekintzak 12:00etan, meza abestuarekin eta 13:00etan hitzaldia eskainiko dute San Anton baselizaren historia azaltzeko. Ondoren, 14:00etan, bertaratutakoek txakolina dastatu ahal izango dute.

Kirola eta parranda

Larunbatean bertan jarraipena izango du egitarauak. 18:30ean udal frontoia betetzeko deia zabaldu dute. Izan ere, herriko etorkizun handiko pilotariek erakutsiko dituzte euren gaitasunak. Hegoa Roiz eta Itxaso Iribarren Eider Perez eta Malen Gonzalezen kontra lehiatuko dira.

Larunbatean bertan jarraipena izango du egitarauak. 18:30ean udal frontoia betetzeko deia zabaldu dute. Izan ere, herriko etorkizun handiko pilotariek erakutsiko dituzte euren gaitasunak.

Gero, egungo 4 eta 1/2ko txapeldunak, Enara Gamindek eta Alize Sagarduik, indarrak neurtuko dituzte Amaia Aldai eta Miriam Arrillagarekin.

Amaitzeko, triki poteoa egongo da Ander eta Vanessarekin 21:00etan.

Igande bizia

Edonola ere, aurreko eguneko egitarau oparoa igandeko hitzaurrea baino ez da izango. 09:00etan hasiera emango diote Putxeren II. Lehiaketari. 13:00etan amaituko da eta 14:30ean egingo dute sari banaketa. Izena ematea 687 580 060 telefonora deituta egin daiteke 10 euroren truke eta gaur amaitzen da epea.

Halaber, 10:00etan irekiko dute 80 salmenta postuz osatutako azoka eta 12:00etan Ugarte Otxotearen unea helduko da.

Interes gehien sortzen duen ekintza, hau da, produktuen elkartasun enkantea, 12:30ean abiatuko dute. Aurten bildutako dirua Aiala Síndrome X Frágil elkarteari emango diote. Txerriaren zozketa, berez, 14:30ean izango da.

Elkartasun txosna

Egitaraua arratsaldera arte luzatuko da, 17:00etan Otegiren dantzaldia egongo baita. Elkartasun txosnak funtzionatuko du eta dirua Ezina Ekinez Egina elkartera bideratuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide