Eguraldiak ez dute alde izan Amurrioko San Anton azokako antolatzaileek. Euria egon da goizean zehar baina, hala ere, ehunka lagun bildu dira izen bereko plazan eta inguruko kaleetan.
Tokiko ekoizleen azokak eta putxera lehiaketak berotu dute giroa, egitarauko ekintza esanguratsuenera iritsi baino lehen: enkantea. San Antonen Lagunak elkarteko kideek ohiko umorea baliatu dute herritarrak elkartasun ekimenean parte hartzera animatzeko. Aiala Síndrome X Frágil elkarteari emango diote bertan bildutako dirua. Horrez gain, elkartasun txosna ere egon da egun osoan zehar, Ezina Ekinez Egina elkartearentzat babes ekonomikoa lortzeko.