Aiaraldeko Hezkuntza Publikoa Bizirik! plataformak antolatuta, jaia egongo da ostiralean Amurrioko San Anton plazan 17:00etatik aurrera. Hain zuzen, puzgarriak, jolasak, talo tailerra eta txokolate jana prestatuko dituzte.
Antolatzaileek eurek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari eskola publikoaren lana eta hezkuntza publikoak dituen balioak aldarrikatuko dituztela: "Ikastetxe berdinzaleak, euskaldunak, inklusiboak eta denontzat".
Bide batez, matrikulazio kanpaina hasteko ere baliatuko dute ekimena.
Ostiralekoa ez da izango plataformak sustatutako lehen jaia. Izan ere, duela bi urte Laudion ospatu zuten eta iaz Urduñan (gainera, Euskal Eskola Publikoaren jaia ere hartu zuen hiri bizkaitarrak ekainean).