Aiaraldeko Hezkuntza Publikoa Bizirik! plataformak aldarrikapena eta jaia uztartzeko hitzordua deitu zuen atzo Amurrion.
Haur eta guraso ugari bertaratu ziren San Anton plazara, puzgarriak, jolasak eta talo tailerra egon baitziren 17:00etatik aurrera, eta txokolatea dastatzeko aukera ere ez zuten galdu.
Aurrematrikulazio kanpainaren nondik norakoen berri ematearekin batera, eskola publikoaren lana eta hezkuntza publikoak dituen balioak aldarrikatuko zituzten bertan: "Ikastetxe berdinzaleak, euskaldunak, inklusiboak eta denontzat".
Argazkiak: Koldo Zabala Atxa