Eusko Jaurlaritzak Amurriora zabaldu ditu hiriburuetan KZgune sarearen bidez eskuragarri dauden zerbitzu digitalak

Erabiltzailearen aurpegia Eusko Jaurlaritza 2026ko urtarrilaren 29a

Herritarrek administrazio-izapide batzuk egin ditzakete laguntza pertsonalizatuarekin, hiriburuetara joan beharrik gabe. Proiektua iaz hasi zen Elgoibarren, eta orain Amurrioko KZguneean ere hasi da martxan jartzen.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak proiektu pilotu bat sustatzen du KZguneen sarean, herritarrei administrazioarekin izapide elektronikoak egiten laguntzeko, laguntza-zerbitzu pertsonalizatu baten bidez. Elgoibarko KZgunean abian jarri ondoren, zerbitzua Amurrion ere eskaintzen hasi da.

Ekimen honen helburua da pertsonen autonomia digitalean aurrera egitea, arrakala digitala murriztea eta zerbitzu publikoak herritarrei hurbiltzea kanal elektronikoen bidez, EAEko Administrazioaren arreta integraleko eta kanal anitzeko ereduarekin bat etorriz.

Azken urteotan, izapide telematikoak orokortu egin dira, eta horrek indartu egin du herritarren eta Administrazioaren arteko harremanetarako funtsezko bide gisa duten zeregina. Hala ere, prozesu horrek agerian utzi du desberdintasunak daudela gaitasun digitaletan, baliabideetarako sarbidean eta tresna elektronikoen erabileran. Testuinguru honetan, Sailak administrazio hurbilago, inklusiboago eta irisgarriago batekin duen konpromisoaren erakusgarri da KZgune proiektu pilotua, herritarrei zerbitzu publikoekiko harremanetan lagunduko diena.

Proiektuaren fase honetan eskari handiko eta zailtasun ertaineko izapideak izango ditu ardatz. Orain izapide hauek egin ahal izango dira:
1. Trafiko-isunak ordaintzea
2. Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa eskatzea
3. Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoaren (EPE) eskaera
4. EPErako egiaztagiriak aurkeztea
5. Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak
6. Zuzenean zerbitzuan hitzordua eskatzea

Ondorengo faseetan, Etxebideko inskripzioa eta inskripzio-datuen aldaketa sartuko dira. Arreta pertsonalizatua bermatzeko, laguntza aurretiko hitzorduaren bidez emango da. Interesdunek 945 062 501 telefonora deituta erreserbatu ahal izango dute.

Gaikuntza digitala KZgunean

KZgunea sare publikoa duela ia 25 urte sortu zen, eta funtsezko pieza izaten jarraitzen du herritarrak digitalki gaitzeko. Euskadin 230 zentro baino gehiago daude eta bertako hezitzaileen lana espezializatua da. KZgunea hurbileko azpiegitura egokia da autonomia digitala indartzeko eta herritarrei administrazio elektronikoarekin duten harremanean laguntzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide