Ziberbullyngari buruzko hitzaldia antolatu du Zaraobe Institutuak otsailaren 4rako

Aitor Aspuru Saez 2026ko urtarrilaren 31

Zaraobe Institutuan bertan izango da hitzaldia.

Julen Linazosoro aditua izango da hizlaria. Altxa Burua ekimenarekin batera bultzatzen ari da Amurrioko ikastetxea teknologia berrien eta sare sozialen inguruko hausnarketa.

Zaraobe Institutuak ziberjazarpenari buruzko hitzaldia eskainiko du otsailaren 4an 17:30ean ikastetxeko areto nagusian. Julen Linazosoro izango da hizlaria eta adituak argituko du zertan datzan praktika hori, eta baita nola eta zergatik gertatzen den ere.

Hezkuntza zentroak elkarlana abiatu du Altxa Burua egitasmoarekin, helduen inplikazioa eskatzeko teknologia berriek eta sare sozialek sortzen dituzten kalteei aurre egiteko. 

Altxa Buruak adierazi duenez, "egunetik egunera gero eta gehiago dira adingabeek egindako eta teknologia berrien erabilera desegokiarekin zuzenean lotutako delituen albisteak (Errioxako institutu bateko gazteek AIk biluztutako ikaskideen irudiak zabaldu dituzte; Valentzian bere buruaz beste egin zuen 9 urteko haurrak, bere sare sozialak eta Fornite kontua aztertzen ari dira; ziberbullying-aren hazkundea ikastetxe guztietan...), eta ez ditugu ahaztu behar gazteen antsietateak, arreta falta eta emaitza akademikoen gutxipena".

Bederatzi hitzaldi antolatu dituzte guztira hezkuntza zentroan eta otsailekoa izango da seigarrena. Hori igarota, honako hauek izango dira hurrengo hitzorduak: martxoaren 11n Zibersegurtasuna,  apirilaren 15ean Adingabeak, esplotazio sexuala eta pornografia eta 
maiatzaren 13an Dirua irabazteko gezurrak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide