Emakumearen Nazioarteko Egunean mendiko kirolaz gozatzeko aukera izango dute emakumeek Amurrion. Izan ere, Asaltamontes Female elkarte galiziarrak mendi irteerak antolatuko ditu egun horretan mundu osoko berrogei hiritan baino gehiagotan.
9:30ean abiatuko da ibilaldia, Juan Urrutia plazatik. Edozein emakumek parte hartu ahal izateko pentsatua dago jarduera, adina edo maila edozein dela ere. Izan ere, antolatzaileen hitzetan, "ez da lehiarik egongo, eta ibilbideak ez du aurretiko esperientziarik eskatzen: bakoitzak erabakiko du oinez edo korrika doan eta noraino heltzen den, betiere lagunduta egongo delako lasaitasunez".
Topaketaren helburua da emakumeak elkartzeko, mugitzeko eta ingurune naturalaz gozatzeko espazio bat sortzea. Bide horretan, ibilbidearen amaieran hornidura egongo da, energia berreskuratzeko eta komunitatea sortzeko aukera emanez.
Ekimena doakoa izango da eta izen ematea irekia dago dagoeneko.