Mirari Gotxi pozik dago Munduko Ziklokros Txapelketan izandako emaitzekin

Aitor Aspuru Saez 2026ko otsailaren 5a

Mirari Gotxi txirrindularia, artxibo irudi batean.

Larunbatean lehiatu zen amurrioarra Hulst udalerrian, Herbehereetan, eta 25. postua eskuratu zuen.

Mirari Gotxi txirrindulari amurrioarrak amaitutzat eman zuen ziklokros denboraldia larunbatean Herbehereetan, Hulst hirian, hain zuzen. Bukaera hori egiteko hitzordu paregabea izan zuen eta Munduko Ziklokros Txapelketan parte hartu zuen, baita 25. postua eskuratu ere.

Gazteak aitortu dio Aiaraldea Komunikabideari pixka bat nekatuta heldu zela, baina emaitzak positiboak izan zirenez, pozik dago. Berez, berarentzat txapelketan egote hutsa saria zen.

Lasterketari dagokionez, uste du parte hartze ona izan zuela: "Indarrarekin sentitu nintzen, baina sortu ziren bi oztopoek pixka bat atzean utzi ninduten". Izan ere, Gotxi 17. postuan abiatu zen bere puntuazioari esker, baina istripu batek dena aldatu zuen: "Atera ginenean, bide osoa hartu zuen erorketa bat egon zen zubian eta atzean gindoazenak geldirik geratu ginen".

Gauzak horrela, Gotxik hurrengo erronkak ditu buruan jadanik errepideko sasoirako: "Denboraldi polit eta ona egitea eta saiatzea Espainiako Selekzioarekin nazioarteko lasterketetara joaten".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide