Erabateko jarraipena ari da izaten Tubos Reunidoseko langileek deitutako lanuztea. Gaueko hamarretan abiatu dute 24 orduko greba, zuzendaritzak iragarritako kaleratze kolektiboen aurka.
Bihar, astelehena, izango du Enpresa Batzordeak bilera zuzendaritzako kideekin Amurrioko lantegian. Goizeko hamarretan izango da bilera, eta orduan jakingo da Enplegua Erregulatzeko Espedientearen dimentsioa. Langileek piketeak egingo dituzte goizeko bostetatik aurrera, eta elkarretaratzea goizeko zazpietan.
Aiaraldea Komunikabidetik goiz osoaren jarraipen berezia egingo dugu.