Aiara Fest jaialdiaren bigarren edizioko kartelaren egunetako banaketa plazaratu dute. Su Ta Gar eta Biznaga izango dira maiatzaren 29ko izen nagusiak, eta haiekin batera ariko dira Sanguijuelas del Guadiana, Süne, Sobrezero, Mirua, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Sr. Lóbezno.
Maiatzaren 30ean, larunbatez, estilo anitzak ere egongo dira. La Pegatina eta Dubioza Kolektiv kokatuko dituzte kartelburu gisa eta Janus Lester, Javi Medina, Merina Gris, El Jose, Gwa Ya eta Sr. Lobezno ere igoko dira oholtzara.
Azken musikari hori izango da jaialdiaren bi egunetan parte hartuko duen artista bakarra.
Interesdunek aukera dute sarrera erosteko jadanik hemen.
