IRITZIA

Gure lanpostuak dira

Tubos Reunidosek kaleratu nahi duen langileetako bat 2026ko otsailaren 10a

Tubos Reunidos enpresako bi langile./ Aiaraldea.eus

Egun tristea izan zen atzokoa Aiaraldean, Tubos Reunidosen, inguruko enpresa enblematikoetako batek 274 kaleratze aurkeztu ditu Amurrion.

Altzairutegia itxi nahi dute, pixkanaka erreleboak murriztuz, 2027ko ekainera arte, han behin betiko geldituko bailitzateke...

Logistika kanpora atera nahi dute, halaber, hodiak mugitu eta kamioiak kargatzen dituzten eskorga-gidariek. Ijezketako txandak murriztea, 4tik 3ra... Mantentze-lanen sailak ere ordainduko ditu ondorioak, kate bat da...

Langile gehienak nahiko gazteak dira, 40 eta 50 urte bitartekoak. Esan digute ez dutela irteera traumatikorik bilatzen, borondatezkoak, pizgarriak, aurre-erretiroak... izango direla.

Ez da beharrezkoa pitoniak izatea traumatikoak direla konturatzeko... Jendeak bere bizitzako urterik onenak utzi, asteburuetan, jaiegunetan horrela bukatzeko?

Nola ikusiko ditugu gure lagunak, lankideak, bikoteak, seme-alabak, baita Tubos Reunidosen lan egin zuten gurasoak ere?

Gure lanpostuak harrotasunez eta duintasunez defendatzeko elkartzea egokitzen zaigu, zeren bai, GUREAK DIRA.

Eta, aldi berean, plan hau gauzatzeko finantzaketa bilatzen ari direla esaten dizute...

Sikarioen eskuetan gaude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide