Mikel Otero EH Bilduko diputatuak hitza hartu zuen asteazkenean Madrilgo Kongresuan gogoratzeko Ekonomia Ministroari zein den egungo egoera Tubos Reunidos konpainian. Oterok azaldu zuen Aiaraldea desindustrializazio prozesuan dagoela eta langile gehien kontratatzen dituen enpresak (900 guztira) 300 kaleratu nahi dituela.
Diputatuak adierazi zuen Gobernuak Tubos Reunidosen zorra negoziatu eta laguntzak bideratu ditzakela, baldin eta industria plana eta lanpostuak mantentzeko konpromisoa badago.
Carlos Cuerpo Ministroak, bere aldetik, azpimarratu zuen Espainiako Gobernuak 112 milioi euroko mailegua eman diola konpainiari, 20 milioi euroko laguntzak erraztu zituela ICO kredituen bitartez eta industria elektronikorako beste 10 milioi euro jaso zituela. Cuerporen ustez, horrek islatzen du konpromisoa enpresarekin.
Hortik harago, ordea, ministroak ez zuen neurri zehatzik proposatu, nahiz eta ziurtatu zuen "eskua luzatuta" dutela laguntzeko.