Erabateko jarraipena ari du izaten Tubos Reunidoseko langileek deitutako hirugarren greba egunak. Dozenaka lagun bildu dira gaueko bederatzietan fabrika sarrerako piketean, eta gutxieneko zerbitzuak baino ez dira sartu gaueko txandara.
Bihar (otsailak 17) goizeko bostetan berrartuko dute piketea lantegiko zubian, eta gero elkarretaratzea egingo dute 7:00etatik 14:00etara. Izan ere, 301 langile kaleratzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen bilera egingo dute zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean, fabrikako bulegoetan.
Eskualdeko mobilizazioa
Greba egun honetaz gain, eskualdeko mobilizazioa deitu dute Tubos Reunidoseko langileek ostiralerako, Maderas de Llodiokoekin indarrak batuta. Izan ere, nabarmendu dutenez, bi enpresak elkartuta 336 dira arriskuan dauden enpleguak. Arratsaldeko zazpietan abiatuko da mobilizazioa Amurrioko San Jose auzoko biribilgunetik.
🔴 301 lanpostu arriskuan Tubos Reunidosen eta beste 35 Maderas de Llodion. Etorkizuna lapurtu nahi digute, baina ez diegu utziko.
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) February 16, 2026
🔊🔊 ESKUALDEKO MOBILIZAZIOA 🔊🔊
🗓️ Otsailak 20 de febrero
🕖 19:00
📍 Amurrioko San Jose auzoko biribilgunetik
Aiaraldea defenda dezagun! ✊ pic.twitter.com/YXRCZwm6Qp