Euskal mitologia eta inauterietako pertsonaiez mozorrotu ziren atzo Aresketa Ikastolako haur eta irakasleak. Arratsaldeko lehen orduan eguzkia atera zela baliatu zuten ikastetxetik frontoira kalejiran joateko, eta emanaldi musikatua eskaini zuten bertan. Ziklo bakoitzak kantu bat dantzatu zuen ehunka guraso eta herritarren aurrean, eta talde argazkia egin zuten ekitaldia amaitzeko.