Amurrioko jaien kartel lehiaketa diseinatzaile eta artista profesionalak erakartzera bideratu dute

Aitor Aspuru Saez 2026ko otsailaren 20a

Kartel lehiaketaren deialdia ireki du jadanik Amurrioko Udalak. / Aiaraldea.eus

Zehazki, Amurrioko Udalak diseinuaren eta sorkuntza artistikoaren profesionalen lanak nahi ditu ospakizunen kartel ofiziala aukeratzeko.

Amurrioko Udalak egin du herriko jaien kartel lehiaketako deialdia eta diseinu zein sorkuntza profesionalei bideratu du. Banaka zein estudioetan eta lan taldeetan prestatu ahalko dira. Aurtengo oinarriek espresuki debekatu dute sorkuntzan adimen artifizialeko tresnak erabiltzea.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 17an amaituko da.

Hautaketa prozesua hiru fasetan banatuko du erakundeak. Lehenengoan, interesdunek portfolioa aurkeztu beharko dute curriculum laburrarekin eta motibazio gutuna erantsita.

Ondoren, aditu-batzorde batek hiru hautagaitza finalista aukeratuko ditu, eta ibilbide profesionala, sormen-kalitatea eta lanak eskaerara egokitzea baloratuko ditu.

Finalistentzako dirua

Finalista bakoitzak diru-kopurua jasoko du zirriborroa sortzeko, 300 euro zehazki. Azken fasean, aukeratutako porfesionalek kartelaren proposamena aurkeztuko dute.

Lan bakoitza baloratzeko orduan irizpide artistikoak, jaietako elementu tradizionalen integrazioa, publizitate funtzionaltasuna, kalitate tipografikoa eta balio sozialen eta berdintasuna hartuko dituzte aintzat.

Proiektu irabazleak 2026ko Amurrioko Jai Nagusietako kartela diseinatzeko enkargu ofiziala eta diru-kopuru gehigarria jasoko ditu, 800 euro, alegia. Hau da, proiektu irabazleak 1.100 euroko saria izango du guztira. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide