Tubos Reunidos

Mikel Jauregi Industria Sailburuak azaldu du konponbide berritzaileak behar dituztela Tubos Reunidoseko egoera bideratzeko

Aitor Aspuru Saez 2026ko otsailaren 20a

Mikel Jauregi sailburua.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak aipatu du alde guztiak ados daudela puntu batean: inbertsore pribatuak beharrezkoak direla. Halaber, nabarmendu du ezin dela estatuaren dirulaguntzarik eman araudi europarra urratu gabe. 

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuak hitza hartu du gaur Legebiltzarrean EAJk berak egindako galdera erantzuteko Tubos Reunidos enpresari buruz. Mikel Jauregik azaldu du egoera oso zaila dela eta Espainiako Gobernuko ministerioekin elkarlanean ari direla. Guztien aburuz, neurri bakarra da inbertsoreak erakartzea.

Edonola ere, Jauregik aipatu du Donald Trumpen muga-zergek eta metatutako zorrak asko zailtzen dutela erantzuna. 

Erakundeen arteko irtenbidea

Sailburuak ziurtatu du konponbidearen bila ari direla eta horrek ministerioen arteko elkarlana zein Europar Batasunaren irizpideekin lerrokatzea exijituko duela. Dena den, Gobernu espainiarraren borondate ona eskertu du. 

Jauregik erantsi du eskarmentua dutela formula berritzaileak topatzen herri proiektuek aurrera egin dezaten, eta espero duela berriro egitea Tubos Reunidosekin. Halaber, adierazi du ahalik eta lasterren egin behar dutela, kaleratze arriskuan dauden 301 pertsonak aipatuta.

Estatu dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzako kideak zerrendatu dituen oztopoen artean bi nagusi daude. Alde batetik, enpresako zuzendaritzak sortu duen zorra, burtsan duen balioa gainditu duena. Bestetik, Europar Batasunak ez dituela ahalbidetzen estatu dirulaguntzak.

Mobilizazioak gaur

Erakundeen erantzunak azaleratzen diren bitartean, Tubos Reunidoseko langileek lanuzte eta mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaur manifestazioa egin dute 10:30ean faktoriatik Amurrioko Udaletxera, non alkatearekin bildu baitira.

Horrez gain, gaur 19:00etan eskualdeko mobilizazioa deitu dute.Aamurrioko San Jose auzuneko errotondan izango da hitzordua eta Tubos Reunidoseko langileek bat egingo dute Maderas de Llodioko beharginekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide