Amurrioko Aresketa Gimnasia Klubak bere txapelketaren XVII. edizioa antolatu du gaur. Arrakastatsua izan da beste urte batez eta ehunka gimnasta eta zaletu bildu dira Bañueta kiroldegian. Hain zuzen ere, 450 izan dira tapizetik pasatu diren kirolariak, kimuetatik seniorretara, bakarka zein taldeka, eta pilotaz, uztaiaz zein zintez lagunduta.
Aresketa taldeko entrenatzaile Elisabet Anda pozik azaldu da txapelketaren erantzunarekin eta klubaren aurtengo denboraldiko erronkak zeintzuk diren kontatu digu: