Ategin elkarteak hamasei familia lagundu ditu etxebizitza lortzen eta ostiralean azalduko dute hitzaldi batean

Aitor Aspuru Saez 2026ko otsailaren 25a

Javier Madrazo Eusko Legebiltzarrean. / E. L.

19:30ean izango da hitzaldia eta Javier Madrazo Etxebizitza sailburu ohiak ere parte hartuko du solasaldian.

Ategin elkarteak batzar irekia egingo du ostiralean 19:30ean Amurrioko Katekesi Aretoan bere jardueraren berri emateko. Izan ere, taldeak hamasei familia lagundu zituen iaz etxebizitza lortzen.

Aiaraldea Komunikabidea Juan Carlos Ruiz elkarteko kidearekin mintzatu da eta honek azaldu du solasaldiaren zati batean iaz egindakoa azalduko dutela: "Finean, gure lana bi ildotan banatzen da. Alde batetik, Amurrioko parrokiak dituen bi etxebitzetan lau familia hartu ditugu, ezin zutelako etxerik eskuratu. Bestalde, bitartekari lanak egin ditugu higiezinen jabeen eta etxebizitza lortzeko zailtasunak dituzten hamabi familiaren artean. Guk bermatzen diegu kobratuko dutela, jabe asko beldur baitira."

Ruizek nabarmendu du euren lana bereziki bideratua dagoela etorkinak laguntzera: "Kanpotarra bazara eta paperik ez baduzu, ezinezkoa da etxebizitza duina izatea".

Ategin elkarteko kideek ez ezik, Javier Madrazo Etxebizitza sailburu ohiak ere hartuko du hitza. Madrazo Ibarretxe Lehendakariarekin hartu zituen ardura horiek eta Ezker Batuko burua zen garai horretan. Juan Carlos Ruizek argitu du gonbidapena egin diotela egun eurek lantzen duten esparruan ere aritzen delako Kolektibo 47 etxebizitza denontzat elkartearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide