Tubos Reunidosen Amurrioko lantegitik Bilboko Euskalduna Jauregira mugituko da Enplegua Erregulatzeko Espedientearen laugarren bilera. Hala erabaki du zuzendaritzak, atzo Refor enpresaldean egondako protesten ondoren:
Enpresa Batzordeak zehaztu du 17:31n jaso duela toki aldaketa jakinarazpena, eta geldiarazten saiatu dela, baina ez dutela enpresa konbentzitzea lortu. Erabakia gaitzetsi dute langileen ordezkariek, lantegiko "zubitik ateratzeko eta langileek protestetatik babesteko neurri bat" dela argudiatuta.
Hala ere, bilerara joatea erabaki dute sindikatuetako kideek, uste dutelako bestela kaltegarria izan daitekeela etorkizunean espedienteak epaitegietan izan ahalko lukeen ibilbideari begira. Baina ez dira bakarrik joango. "Ahalik eta jende gehiena" bertaratzeko deia luzatu dute, 8:30ean jauregiaren aurrean batzeko deia eginez.
Aurreko bilera-egunetan bezala, 24 orduko greba egingo dute beharginek, gaur gaueko hamarretatik hasita. Bihar 5:00etan eta 13:00etan egingo dituzte piketeak.