Aurreratua: 22 €+2,4 euro kudeaketa gastuak
Emanaldiaren eguna: 25 €+ kudeaketa-gastuak
Sarrerak hemen erosi daitezke.
Fabiolo, bost kontinenteetako pijorik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari tenis klaseak emateko kontratatua da. Mila eta bat gaueko giroak azpiratuta, gure pijo gogokoenak algoritmoen misterioa, xeke itxurak egiten dituzten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen dena ezagutuko ditu. Nazkatuta zaude\'loser\' bat izateaz? Zentzurik al du\'winner\' izan nahi izateak edo, gehienez ere,\'loser koloredunak\' izatea baino ez zaigu geratzen datu handi baten putzuan? Zeren zain zaude orduan basamortuan zeharreko bidaia propioa egiteko? Fabiolo zure zain dago bere erraketarekin, zure (teniseko) pilotak baino ez ditu behar. Konekta zaitez eta utz iezaiozu etorkizun technofashionerantz orientatzen, etorkizuna eta ekialdea beti gertu egon direlako.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.