Tubos Reunidos enpresako lan gatazkak elkartasunerako bideak irekitzea exijitu die langileei eta horietako bat kamiseta salmentarena da. Greba eta mobilizazioek sortzen dituzten behar ekonomiko zein komunikatibo guztiak asetzeko batzordeak sortu dituzte eta horietako bat da propagandarena.
Talde horrek 500 kamiseta eskatu zituen eta ostegunean jaso zituzten. Elkarretaratzeetan hasi ziren saltzen eta atzo jadanik 50 baino ez zituzten eskura. Neurri arruntenak agortu dituzte eta soilik handienak geratu zaizkie. 10 euro balio du kamiseta bakoitzak.
Gauzak horrela, beste eskari bat egin dute eta 500 kamiseta gehiago izatea espero dute hurrengo astean. Momentuz, elkarretaratzeetan saldu dituzte soilik, baina litekeena da zenbait salmenta puntu finko izatea hurrengo astetik aurrera.
Kamisetak ez ezik, txapak eta ikurrak ere inprimatuko dituzte, eta nola ez, pegatinak.