Tubos Reunidos

EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa lortu dute Eusko Legebiltzarrean Tubos Reunidosen alde

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 5a

Tubos Reunidos enpresako langileen protesta Euskalduna Jauregian. / Aiaraldea.eus

Hiru alderdiek adostu dute eragile guztien parte-hartzea bultzatzea, Aiaraldeko Plan Estrategikoa garatzea eta Europar Batasunean euskal industria siderurgikoa defendatzea.

Tubos Reunidos enpresaren egoera eztabaidagaia izan da gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, EH Bilduk proposatuta, akordioa lortu dute koalizio subiranistak, EAJk eta PSE-EEk. 

Babestutako testuaren oinarriak dira lan gatazkarekin zerikusia duten alde guztien inplikazioa bultzatzea irtebide bat bilatzeko, Aiaraldeko Plan Estrategikoa guztiz garatzea eta inbertsioak egikaritzea eta Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunean euskal industria siderurgikoa defendatzea. Azken puntu horrek, zehazki, exijitzen du altzairuaren merkatuaren erregulazioari buruzko eztabaidan euskal industriaren interesak babestea, altzairuaren deribatuei Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoa aplikatzeko eta industria elektrointentsiboaren kostuak murrizteko neurriak sustatzeko.

Sumar koalizioak prentsa oharra zabaldu du jakinarazteko abstenitu dela bozketan, bere ustez testua ez delako nahikoa. Sumarren iritziz, kaleratzeak gelditzea eskatu beharko litzaioke enpresari.

Mobilizazioek ez dute etenik

Lan gatazka eztabaida politikora heldu bitartean, Tubos Reunidoseko langileek jarraitzen dute protestak antolatzen. Bihar 11:00etan Bilbon egongo dira, Sabin Etxean.

Astelehenean, aldiz, greba eguna deitu dute, espedientearen kontsulta epearen azken bilera izango baita eta Euskalduna Jauregira mugituko dira. Asteartean beste greba egun bat egingo dute eta Tubos Reunidosen bulegoetara joko dute, Bizkaiko hiriburuko Maximo Agirre kalera. Ostegunean, martxoaren 12an, Gasteizen izango dute elkarretaratzea, 18:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide