Gaur Tubos Reunidoseko beharginek mobilizazioekin jarraitu dute eta Bizkaiko hiriburuan elkartu dira berriro, Sabin Etxean. Kontzentrazioa deitu dute 11:00etan eta 11:30ean eraikinera joan dira Aitor Esteban Eusko Buru Batzarreko presidenteari zuzendutako eskutitza emateko.
Testu horretan Enpresa Batzordeak zenbait mezu zabaldu ditu. Alde batetik, kezka adierazi du Eusko Jaurlaritzak aipatzen duelako Tubos Reunidosen etorkizuna bermatu behar dela, baina soilik inbertsioen eta zorraren berregituraketaren aldetik.
Hortaz, sindikatuek eskatu diote EAJri enpleguaren bermea ere txertatzea bere jardueran eta diskurtsoan, konpainiak egin nahi dituen 301 kaleratzeen kontra, alegia.
Lanpostuen defentsarekin batera, langile ordezkariek exijitu dute gertatzen ari diren negoziazio guztiak gardenak izan daitezen.
Gaurko protestaren ondoren, langileak Bilbora itzuliko dira astelehenean Euskalduna Jauregira, enplegua erregulatzeko espedientearen azken bilera izango baita.