"Batzen gaituen nortasuna aldarrikatu eta ospatzeko asmoz", ikuskizun hunkigarria eskaini du Amurrioko Kuskua Elkarteak gaur arratsaldean Amurrio Antzokian. Birritan bete dute aretoa, 600 ikusle baino gehiago bilduz.
Norberaren sustraiak aldarrikatzearen beharra azpimarratu dute dantza, musika eta ikus-entzunezkoak uztartu dituen ordubeteko saioan.
Datorren martxoaren 14an itzuliko dira Kuskua elkarteko kideak antzokira, Urrezko Guk saria jasoko baitute bertan, arratsaldeko zazpietan hasiko den galan.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte