Amurrioko Udalak iragarri berri du zeintzuk diren aurtengo Amurrioko jaietara etorriko diren musika taldeak. “Bi izen handi” iragarri dituzte: Süne eta Benito Kamelas. Lehenak abuztuaren 14an joko du, eta hurrengo egunean bigarrenak.
Dena den, beste hainbat musika emanaldi iragarri ditu tokiko erakundeak. La Polaka transformista, eskualdeko NØT rock taldea, Oxabi erromeria eta DJ Masa arduratuko dira festetako lehen gau ofiziala girotzeaz, abuztuaren 12an.
Hurrengo egunean Jamaica Show Orkestra igoko da Juan Urrutia plazako oholtzara. 14an, aldiz, Akerbeltz erromeria, La Pérgola Orkestra eta DJ Blessive arduratuko dira gaua girotzeaz.
15ean, aldiz, Txapela Bravak eta La Txorra Recordsek (La Polla Recordsen tributuak) osatuko dute egitaraua.
Bukatzeko, 16an Orquesta Maran, Zutik Erromeria eta DJ Varro arduratuko dira Karrozen desfile entzutetsuaren osteko parranda dinamizatzeaz.