Gaur data garrantzitsua daukate Tubos Reunidoseko langileek. Izan ere, 301 beharginen kaleratzea eragin dezakeen enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta epea amaituko da eta bilera abiatu dute 10:00etan zuzendaritzarekin.
Printzipioz, azken batzarra izan beharko litzateke, baina enpresak aukera dauka prozedura hamabost egunez luzatzeko.
Hori dela eta, greba eguna deitu dute sindikatuek eta manifestazioak antolatu dituzte. Goizeko lehenengoa Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan egon da, baita Euskalduna Jauregian ere, non bilera hasi den jadanik.
Atseden txiki baten ondoren, Eusko Jaurlaritzara itzuli dira grebalariak eta bileraren parera bueltatuko dira berriz geroago.
Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak, Aitor Aspuru Saez