Azaroaren 25a eta Martxoaren 8a lotu dituzte Amurrioko ikastetxe publikoek. Zaraobe Institutuko Gizarteratze Zikloko ikasleek luzatutako proposamen bati jarraiki, hiazintoak landatu zituzten azaroan udalerriko zentro guztietan. Martxoan loratu dira hiazintoak, eta gaur Guk eskulturaren inguruan elkartu dituzte guztiak.
Egun seinalatuetatik harago, emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera "egunero ureztatu beharreko zerbait" dela aldarrikatu nahi izan dute ekintza honekin. Hain zuzen ere, hori izan da egitasmoari jarri dioten izena: "Egunero zaindu, egunero ureztatu".