Tubos Reunidos

Greba mugagabera joko dute Tubos Reunidoseko langileek asteartetik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 11

Tubos Reunidoseko langileen protesta Zamudion gaur arratsaldean. / Aiaraldea.eus

Horrela erabaki du gaur Langile Batzordeak, batzar orokorra egin eta gero beharginekin.

Astelehenetik aurrera ekoizpena erabat gelditzea izango da langileen helburua Tubos Reunidoseko fabrikan Amurrion. Horrela erabaki du gaur Langile Batzordeak. ELAk, LABek eta ESK-k protesta eredu horren alde egin dute eta CCOO eta UGT sindikatuek, ados ez egon arren, gehiengoaren erabakia errespetatu eta onartu dute.

Aipatu beharra dago zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko asmoa iragarri zuenetik lau orduko eta 24 orduko lanuzteak uztartu dituztela presio neurri gisa.

Batzar orokorraren ondorioa

Erabakia gaur 10:30ean egindako batzar orokorraren giroaren emaitza izan da, langileek horren aldeko jarrera agertu baitute. Behin beharginen iritziak entzun eta gero, etenaldia egin dute.

Tarte horretan sindikatuen ordezkariak elkartu dira eta banaka euren iritzia partekatu dute. Horren ondoren, egiaztatu dute gehiengoak greba mugagabearen alde zegoela eta erabakia langileekin partekatu dute.

Berez, Tubos Reunidosen greba asteazkenean abiatuko dute, baina martxoaren 16an bazuten 24 orduko lanuztea deituta eta martxoaren 17an Euskal Herrian greba orokorra aurreikusita dagoenez, lotuko dituzte deialdi guztiak.

Gaur protesta 

Goizeko batzarra amaituta, langileen mobilizazioa ez da amaitu, gero 16:45tik 18:30ak arte kontzentratuko baitira Zamudioko Parke Teknologikoan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide