Amurrioko UGTko ordezkariek Tubos Reunidoseko espedientearen kontra bozkatuko dute eta Trapagarango galdeketa ezerezean utziko dute

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 12a

Amurrioko UGTko ordezkariek  6 1773347333804
Amurrioko UGTko ordezkariek  1 1773347326752
Amurrioko UGTko ordezkariek  2 1773347328787
Amurrioko UGTko ordezkariek  3 1773347330065
Amurrioko UGTko ordezkariek  4 1773347331332
Amurrioko UGTko ordezkariek  5 1773347332446
Amurrioko UGTko ordezkariek  7 1773347334949
Amurrioko UGTko ordezkariek  8 1773347336543
Amurrioko UGTko ordezkariek  9 1773347337401
Amurrioko UGTko ordezkariek  10 1773347338192
Amurrioko UGTko ordezkariek  11 1773347339231
Amurrioko UGTko ordezkariek  12 1773347340661

UGTko Amurrioko ordezkariek gaur egin dute publiko euren hautua eta ez dute multinazionalaren espedientea sinatuko, ez dagoelako arrazoituta eta altzairutegiko itxierak lantegi osoaren etorkizuna zalantzan jartzen duelako, euren hitzetan. Gauzak horrela, Trapagarango bozketak ez du eraginik izango biharko bileran.

Bihotzekoa eragiteko moduko orduak bizitzen ari dira Amurrioko Tubos Reunidoseko langileek zein bere ingurukoek. Izan ere, gaur bertan, ezustean, Trapagarango lantegian galdeketa abiatu dute konpainiak egin nahi dituen 301 kaleratzeei oniritzia emateko, ELAko ordezkarien babesarekin (sindikatuaren iritziaren kontra).

Dena den, bukatzear dagoen bozketa hori ez da erabakigarria izango, UGTko Amurrioko ordezkariek aurreratu dutelako ez dutela espedientea sinatuko. Horrela adierazi dute komunikatu baten bidez. UGTko kideek iritzi dute enpresak ez dituela justifikatu 301 kaleratze egiteko arrazoiak eta altzairutegiaren itxierak kolokan jarriko lukeela lantegi osoaren bideragarritasuna.

Gauzak horrela, matematikak argiak dira: Amurrioko ELA (3), Amurrioko UGT (2), Amurrioko eta Trapagarango LAB (2) eta ESK (1) zortzi bozka izango dira hamahiru kideko negoziazio mahaian. Trapagarango gainerako ordezkarien bozek lau zenbatzen dute; ELA (2), UGT (1) eta CCOO (1). Bestalde, Amurrioko CCOO sindikatuko kideak oraindik ez du aurreratu bere bozka zein izango den.

Matematikak argiak dira: Amurrioko ELA (3), Amurrioko UGT (2), Amurrioko eta Trapagarango LAB (2) eta ESK (1) zortzi bozka izango dira hamahiru kideko negoziazio mahaian.

Gasteizen mobilizazioa Maderas de Llodioko kideekin

Mugimendu horiek guztiak gertatzen ziren bitartean, Tubos Reunidoseko behargin ugarik Gasteizera jo dute. Han borrokan dauden hainbat enpresekin batu dituzte indarrak (Mercedeseko suhiltzaileak, adibidez) eta ez dira eskualdeko langile bakarrak izan, Maderas de Llodioko grebalariak ere han izan baitira.

Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide