Jesus Baladok eta bere txakurrek Europako Setter Gordon txapelketa irabazi dute kategoria guztietan

Maider Ramirez Martin 2026ko martxoaren 13a

Jesus Balado bere txakurretako batekin lehiatzen Europako Txapeketan.

Toledon jokatu zen txapelketa otsailean. Bere etxean bertan jaio eta hazitako txakurrekin gailendu zen proba guztietan Balado.

Mugarri historikoa lortu du Jesus Balado amurrioarrak Europako Setter Gordon txapelketan: kategoria guztietan eskuratu du lehenenego postua. Hain zuzen ere, txakur gazterik onena eta txakur heldurik onenak (arra zein emea) izan dira Baladorenak. Taldekako garaipena ere lortu du, Espainiako selekzioarekin.

Aurtengo txapelketa Suitzak antolatu badu ere, Toledoko Las Ventas de Retamosa udalerrian izan ziren probak, bertako gari-lursailen egokitasuna dela eta. Suitza, Frantzia, Italia, Alemania, Norvegia eta Espainiako parte hartzaileak lehiatu ziren, aurretik norbere herrialdean sailkatu ostean.

Esan bezala, kategoria guztietako dominak kolkoratu ditu Baladok, eta noski, bere txakurrek: Ilia de Biaska izan da txakur gazterik onena eta baita txakur emerik onena ere. Arco de Biaska, ordea, txakur arren artean puntuaziorik altuena lortu du. Bi animaliak dira amurrioarraren etxean jaio eta hezitakoak.

Ez da Balado txapelketa honetan gailentzen den lehenbiziko aldia: 2022an Alma de Biaska txakurrarekin irabazi zuen, eta 2024an Arco de Biaskarekin.

Setter Gordon txapelketak

Setter Gordon txapelketetan, proba bakoitzaren hasieran, txakurra gari-lursail batean askatzen da, eper basati baten bila. Txakurrak hegaztiaren usaina hautematen duenean non dagoen erakutsi behar du. Mugitu gabe egon behar du gidaria hurbildu arte, hau da, eperra askatu eta hegan egiten hasten den arte. Une horretan, animaliaren autokontrola probatzen da: txakurrak tinko jarraitu behar du, eta ez du atzetik abiatu behar. Prozesu horretan, hainbat dira epaileek kontuan hartzen dituzten faktoreak, hala nola lursailetik mugitzeko duen modua, usaimenaren kalitatea, obedientzia, estiloa eta dotorezia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide