ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Lokatza gozagarri Amurrio Trail Lasterketaren XIII. edizioan

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko martxoaren 15a

Amurrio Trail lasterketaren XIII. edizioa lehiatu dute gaur 250 kirolarik baino gehiago. Euria eta lokatza izan dira nagusi ibilbide osoan zehar, mendiko traila maite dutenen gozagarri.

Azken edizioa baino koska bat luzeagoa izan da Amurrio Trail lasterketaren XII. edizioko proba luzea: 32,5 kilometrokoa. Giro hotz eta hezeak ez ditu kirolariak kikildu, eta 9:30ean abiatu dira lehenengo 66 dortsalak Juan Urrutia Plazatik. Ordu erdi beranduago abiatu dira proba laburreko ia 200 korrikalariak. Lokatza izan da nagusi bi ibilbideetan, eta tarteka eguzki-izpiren bat agertu bada ere, euri makurrari ere egin behar izan diote aurre parte hartzaileek.

Asier Vivanco Amurrio Trail Taldeko kideak lasterketaren "balorazio oso positiboa" egin du; "mendiko traila maite dugunontzat lokatza gozagarria" dela nabarmenduta:

Sailkapena

Hau izan da bi kategorietako sailkapen nagusia.

Lasterketa laburra, gizonezkoen kategoria:

  1. Endika Martin
  2. Mikel Campo
  3. Anartz Gonzalez

Lasterketa laburra, emakumezkoen kategoria:

  1. Arene Isusi
  2. Karla Lejarreta
  3. Zuriñe Hoyos

Lasterketa luzea, gizonezkoen kategoria:

  1. Pello Moreno
  2. Ander Erice
  3. Iker Arana

Lasterketa luzea, emakumezkoen kategoria:

  1. Ziortza Llano
  2. Eva Lizarralde
  3. Arantzazu Perez de Arenaza

Esteka honetan ikusi daitezke sailkapeneko denbora guztiak.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide