o Testua: Markos Goikolea.
o Zuzendaritza: Olatz Ganboa.
o Antzezleak: Ugaitz Alegria, Getari Etxegarai.
o Hizkuntza: Euskaraz.
o Iraupena: 20 minutu.
Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du. Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina ze preziotan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.
o Testua: David Caiña
o Zuzendaritza: Javier Liñera
o Antzezleak: Rufo Grande-García, Ainhoa Isasi eta Ana Pérez
o Hizkuntza: Euskaraz.
o Iraupena: 20 minutu.
"Gizon bat denda batean sartzen da sakelako telefono bat erosteko, esperientzia sinple eta atsegin baten esperoan. Laster, axolagabe utziko ez duen egoera batean harrapatuta ikusiko du bere burua."
o Testua: Ruben Tejeriaren gaztelaniazko testuaren egokitzapen kolektiboa.
o Zuzendaritza: Julio Kortazar
o Antzezleak: Serapio Lopez, Jon Guerrero, Virginia Garcia eta Marian Fradejas
o Hizkuntza: Euskaraz.
o Iraupena: 20 minutu.
Umorez eta sarkasmoz beteriko komedia da. Bizitzak fakturak nola pasa diezazkizukeen ikus dezakegu, eta, batzuetan, inoiz espero ez zenituen eta gutxien imajinatzen dituzun pertsonen bitartez.
o Testua: Idoia Garzes Aldazabal.
o Zuzendaritza: Mikel Martinez.
o Antzezleak: Leire Orbe, Ruth Guimerà.
o Hizkuntza: Euskaraz.
o Iraupena: 15 minutu.
Buruaz norbere egin antzezlana bi emakumeren arteko elkarrizketa da, hartzekotan diren erabaki garrantzitsua nola mamitzen den azaltzen duen solasa. Bakoitzak norbera izan nahi horretan, hitz-jokoa egiten da “norbere buruaz beste”egitearen ideiarekin, norberaren bizitzaren lema hartzeari dagokionez.
Prezioa: 5 euro
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.