Mendiko Eskolaren 55. urteurrenea ospatzeko kamisetak jarriko dituzte salgai

Erredakzioa 2026ko martxoaren 26a

Martxoaren 31n eta apirilaren 14an egingo dute aurresalmenta. / Mendiko Eskolako Guraso Elkartea

Amurrioko Mendiko Eskolak 55 urte beteko ditu aurten, eta ekainaren 6an egingo dute ospakizun jaia. Urteurreneko kamisetak egingo dituzte, eta martxoaren 31n hasiko dira aurresalmentarekin.

Amurrioko Mendiko Eskolak 55. urteurrena ospatuko du aurten. Mende erdia ospatzea zen antolaketa lanetan ari den guraso elkartearen xedea, baina COVID-19aren pandemiak asmoak galarazi zituen orduko hartan.

Aurtengoan, ordea, inolako oztoporik gabe ospatu ahalko dute ikastetxearen ibilbidea. Ekainaren 6an egingo dute ospakizun festa, "egun osoko egitarau oparoarekin", aurreratu dutenez.

Kamiseta bereziak

Mendiko Eskolako guraso elkarteak 55. urteurrenerako kamisetak prestatu ditu, ekaineko festa handia dotore janzteko asmoarekin. Dagoeneko publiko egin dute kamisetaren diseinua, eta hauen aurresalmenta egingo dute martxoaren 31n eta apirilaren 14an. Eskolako patioko jolas-parkean jarri dute horretarako hitzordua, 16:15etatik 17:00etara. Kamiseten neurriak bertan frogatzeko aukera egongo dela ere jakinarazi dute, haurrenak zein helduenak. Aurresalmenta egunetan bertaratzerik ez duenak, aukera izango du ere eskolako idazkaritzan eskaria egiteko. 10 euroko prezioa izango dute.

Guraso elkartetik urteurren ospakizunera batzeko deia luzatu diote eskola komunitate osoari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide