Zaraobe Eguna ospatu zuten atzo klubeko jokalari eta familiek Basarte kirolgunean. 15:00etan eman zioten hasiera egitarauari, Zaraobenetaren inaugurazioarekin. Motorrik gabeko furgoneta bat da, taberna moduan erabiliko dutena jai eta ospakizun egunetan.
Bokatak bazkaldu zituzten ostean eta 17:00ak aldera Pakita Penas DJak hasi ziren arratsaldea girotzen. 18:00etan Bañuetako kantxetara jo zuten senior B taldea animatzeko. Partida erabakigarria zuten atzokoa eta garaipena lortu zuten.
Jaiak jarraitu zuen ostean Basarten, merendolarekin, zozketekin eta mariatxien kontzertuarekin.