Beste urte batez herri kros solidarioa antolatu zuen atzo Oinkariak Atletismo taldeak, Amurrioko Udalaren eta Aldundiaren babesarekin. Anorexia, bulimia eta elikadura-portaeraren beste nahasmendu batzuk pairatzen dituzten pertsonekin elkartasunean antolatu dute aurtengo lasterketa, eta Arabako ACABE elkartea egon da bertan.
Kontzientziazioa eta ikusgarritasuna zabaltzeko baliatu zuten hitzordua eta garaipenarekin itzuli ziren etxera, gainera. Izan ere, elkarteko kide eta bozeramaile Lorena Campoamor izan zen lehen sailkatua emakumezkoen artean.
Berarekin batera zeharkatu zuen helmuga Nerea Martinez de Osaba lagunak eta Isasi Hurtadok eskuratu du hirugarren postua. Mirari Gardeazabal izan da lehen emakume amurrioarra.
Gizonezkoei dagokienez, hiru laudioar igo ziren podiumera: Koldo Ayesta, Josu Apraiz eta Jon Maeso. Asier Urquijo hamalau urteko gaztea izan ziren tokiko lehen kirolaria.