Urbidek Amurrion duen arreta bulegoak irudi berria dauka martxoaren 22tik, hau da, Uraren Nazioarteko Egunetik. Izan ere, murala margotu zuten Aresketa Ikastolako umeek bertan, Urbidek berak sustatuta eta Amurrioko Udalaren eta ur-sisteman mantentze lanak egiten dituen Veolia enpresaren babesarekin
Bi hormen gainean egin dute margolana, 15 metro koadro inguruko azalera hartuz guztira. Horrela irudikatu dute ura nola hartzen, tratatzen eta itzultzen den ingurune naturalera, eta herritarrei gogorarazi diete funtsezko baliabide hori zaintzearen garrantzia.
Urbideren hezkuntza programaren barruan egin dute proiektua eta egitasmo horretan bestelako jarduerak ere izan dituzte, adibidez, edateko ura arazteko instalazioak bisitatzea.
Argazkiak: Urbide