Haur eta gazteentzako euskarazko xake ikastaroa eta txapelketa egingo dituzte Amurrion, Gurasolagun ekimenaren barruan eta Udalaren babesarekin. Apirilaren 17an izango da zita, 17:30ean, Amurrioko Familia Elkartean (Larrinaga kaleko 1. zenbakian kokatutako lokala). Antolatzaileek azaldu dutenez, "xakearen oinarriak ikasteko aukera izango dute" parte hartzaileek, "baita giro atsegin eta parte-hartzailean lehiatzeko ere".
Nabarmendu dutenez, jarduera doakoa izango da eta "aukera bikaina" eskainiko du "haurrek pentsamendu estrategikoa garatzeko, kontzentrazioa lantzeko eta beste parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko".
Apirilaren 16ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. Horretarako mezu bat bidali daiteke info@tourbel.com helbidera. 946 562 698 edo 644 294 078 telefonoetara ere deitu daiteke horretarako.