Ertzaina baten aurka agertutako margoketak gaitzetsi dituzte Amurrioko Udal Gobernuak eta Segurtasun Sailak

Txabi Alvarado Bañares 2026ko apirilaren 6a

Futbol zelaian agertu dira margoketak. / Amurrioko Udala

Agente zehatz bat seinalatzen dituzte margoketek eta ez dira agertzen diren lehen aldia, Segurtasun Sailak azaldu duenez. 

Prentsa ohar bana plazaratu dute Amurrioko Udal Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, “egun hauetan udalerriko kaleetan Ertzaintzaren aurka agertu diren pintadak gaitzesteko”.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, Refor kirolguneko futbol zelaian agertu dira margoketak, eta ertzain zehatz bat seinalatzen dute. Gainera, erakunde publikoak nabarmendu du ez dela agente hori seinalatzen den lehen aldia, eta gaineratu du horrelako gertakariek “Euskadin igarotako garaiak gogora” ekartzen dituztela. 

Tokiko udal gobernuak ere azaldu du horrelako ekintzak “behin baino gehiagotan” errepikatu direla udalerrian. Horren aurrean, EAJ eta PSE-EEk osatutako gobernuko kideek aldarrikatu dute Amurrio  “elkarrekiko errespetuan, aniztasunean eta balio demokratikoetan oinarritutako bizikidetza-gunea” dela.

Gauzak hala, salatu dute horrelako “ekintza bandalikoek, ondare komuna hondatzeaz gain, konfrontazioa erein eta komunitate gisa defendatzen dugun errespetu instituzional eta sozialaren oinarrizko printzipioak ahuldu” nahi dituztela, eta ziurtatu dute ez dituztela normalizatuko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide