Uzta oparoa bildu dute Amurrioko Pilotazale klubeko gazteek

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko apirilaren 9a

Iragan astean elkartu zituzten klubeko garaikur berri guztiak Amurrioko pilotalekuan. / Aiaraldea.eus

Denboraldi borobila egin dute Amurrioko Pilotazale Klubeko gazteek. Makina bat garaipen eskuratu dituzte, "pilotak Amurrion duen etorkizun handiaren erakusgarri".

Pilotak harrobi sendoa du Amurrion. Garbi erakusten dute hori aurtengo denboraldian lortutako emaitza borobilek. Izan ere, asko dira txapeldun edo txapeldunorde izatera iritsi diren kirolari amurrioar gazteak.

Modalitate guztietan erdietsi dituzte emaitza onak: esku huskan, trinketean edota larruzko paleta, goma pala eta frontenisa barnebiltzen dituen erremintan. Modalitateetan bezain besteko transbertsalitatea lortu dute ere kirol-kategorietan: senior, gazte, kadete, haur eta kimu mailetan lortu dituzte garaipenak.

"Txapel, garaikur eta dominen sorta zabala, Amurrioko pilotaren etorkizun handia iragarri" egiten duela aldarrikatu dute klubeko kideek. Entrenatzaileek egindako "ahalegina eta konpromisoa" ere goraipatu dute, Iker Larrazabal esku pilotan eta Mikel Jimenez erremintan.

Modalitatez modalitate, hauek dira erdietsitako emaitzak:

Esku pilota

  • Eneko Gonzalez, senior mailako esku-pilotako txapelduna.
  • Marcos Villa, Xabi Zabaleta eta Markel Zabaleta jubenil mailako Arabako binakako txapeldunak.
  • Markel Zabaleta jubenil mailako Arabako txapeldunordea.
  • Aritz Gaviña eta Ohian Rafael kadete mailako Arabako binakako txapeldunak.
  • Aritz Gaviña kadete mailako Arabako banakako txapeldunordea.
  • Hegoa Roiz Arabako eskolarteko txapelketan txapeldun, gazte mailan.
  • Aimar Villa eta Ekain Roiz Arabako eskolarteko txapelketan txapeldunorde, alebin mailan.

Trinketea

  • Markel Zabaleta eta Kepa Arauzo jubenil mailako Arabako binakako txapeldunak.
  • Marcos Villa, Jokin Ramos eta Xabi Zabaleta jubenil mailako Arabako binakako txapeldunordeak.
  • Ohian Rafael eta Julen Diaz kadete mailako Arabako binakako txapeldunak.
  • Julen Diaz kadete mailako Arabako banakako txapeldunordea.

Erreminta

  • Mikel Jimenez eta Xabi Zorroza senior mailako paleta gomazko Arabako txapeldunak.
  • Asier Ellakuria eta Gorka Ibarluzea senior mailako paleta gomazko Arabako txapeldunordeak.
  • Endika Rodriguez eta Asier Martin gazte mailako paleta gomazko Arabako txapeldunordeak.
  • Endika Rodriguez eta Asier Martin gazte mailako larruzko paletako Arabako txapeldunak.
  • Aimar Ikaza eta Jon Aldama gazte mailako larruzko paletako Arabako txapeldunordeak.
  • Aimar Ikaza eta Asier Martin gazte mailako fronteniseko Arabako txapeldunak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide