Tubos Reunidos enpresako beharginek manifestazio luzea egin dute gaur Bilbon. Euskalduna Jauregitik abiatu eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EAJren edota BBVAren egoitzen aurrean izan dituzte ikusgai euren aldarrikapenak. El Correo hedabidearen bulegoen eta Cuatre Casas abokatuen aurrean ere gelditu dira, lan gatazkan izan duten ardura salatzeko.
Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak